UPV/EHUk XVI Tipi tapa osasunez martxa antolatuko du Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatetik (Bilboko Lehendakari Agirre kaleko 83 zenbakian) Leioa-Erandio eremuan kokatuta dagoen UPV/EHUko kiroldegia arte joango dena.
Ibilaldi ez lehiakorra pertsona guztiei zabalik dago eta bi irteera ordutegi izango ditu, lehenengoa 9:30ean helduentzat eta 10:15ean haurrei zuzendutakoa (10 urtetara arte) Sondikako Eusko Trenbideak tren-geltokitik. Ibilbidea 13 kilometrotakoa izango da eta ibilaldiaren erdian hornidura-gune likido bat egongo da eta helmugan beste bat likidoa eta solidoa.
Aurre-inskripzioa doanekoa eta derrigorrezkoa izango da eta urriaren 3a arte egin ahal izango da. Eskatzen duten pertsonek 0,5 hautazko kreditu eskuratzeko aukera izango dute.
Info +
XVI Tipi tapa osasunez Martxa Informazioa eta izen ematea