Igande honetan, 13:30etan, bere bigarren garaipena jarraian bilatuko du mutilen seniorrak Euskal Herriko Ligan. Navarra C taldearen aurka arituko da. Leioaztarrek bere lehen hiru puntuak eskuratu zituzten aurreko astean Donostiara egindako bisitan. Bere bolada ona talde nafarraren aurkako partidaren bitartez luzatzeko ahalegina egingo du, nahiz eta erreza ez den izango leioaztarrentzat, nafarrek talde oso gazte eta lehiakorra osatzen baitute.
Momentuz mutilen seniorra da lehiaketa ofiziala hasi den elkartearen talde bakarra. Nesken seniorra, bere aldetik, asteburu honetan jokatuko ditu bere azken prestaketa partiduak. Liga estatala hurrengo asteburuan hasiko da jokatzen Sakonetan, Horta taldearen aurka.
PARTIDUAK
Urriak 14, larunbata
WATERPOLO ’98 ’02 – LEIOA WLB
Lagunartekoa – Nesken seniorra
Lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Iruñea)
Ordua: 16:30
WATERPOLO ’98 ’02 – LEIOA WLB
Lagunartekoa – Nesken seniorra
Lekua: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Iruñea)
Ordua: 18:15
Urriak 15, igandea
LEIOA WLB – CW NAVARRA ‘C’
Txapelketa: EHko Liga, mutilen seniorren 1. Mila
Jardunaldia: 2.a
Lekua: Sakoneta Polikiroldegia (Leioa)
Ordua: 13:30