Zubietan estreinatuko da S.D. Leioa ligan

Bigarren B Mailako partida bat jokatuko du Leioa Kirol Elkarteak zazpi hilabete eta gero

Real Sociedad B eta Leioa Kirol Elkarteak (K.E.) aurrez aurre izango dira gaur, urriak 18, 17:00etatik aurrera Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 1. jardunaldiari dagokion partidan.

Zazpi hilabete eta oraindik eragin handia duen pandemia baten ostean, ligako txapelketa bueltan da Leioa Kirol Elkartearentzat. Gure taldeak beti arerio zaila izaten den Real Sociedad B taldea izango du aurrez aurre. Estreinaldiarekin batera, Iker Bilbao entrenatzaile berriak debuta egingo du ligako txapelketan, bigarren entrenatzailea izatetik salto egin ostean. Igorrekoak 22 jokalariko taldea izango du zuzendaritzapean.

Xabi Alonso entrenatzaile gisa izango duen taldeak, bestalde, lehen postuetan sailkatzeko aukera izango omen du aurten ere. Filial donostiarra, izan ere, play-offetako atarian geratu zen iazko denboraldian: bosgarren sailkatu baitzen 44 punturekin txapelketa bertan behera geratu zen unean, martxoaren erdialdean.

Ligako estrenaildiaren ostean, talde leioaztarrak Kopan jarri beharko du bere burua berriro ere. Iker Bilbaoren mutilak U.P. Langreo talde asturiarra hartuko dute Sarrienan hurrengo ostegunean 19:00etan txapelketaren final-zortzirenetan.

Plantilla de la S.D. Leioa para la temporada 2020/2021 I Foto: S.D. Leioa

Leioa Kirol Elkartearen 22 jokalariren plantilla berritua

Leioa Kirol Elkartea gizonezkoen lehen taldek  22 jokalari izango ditu 2020/21 denboraldian.

Denboraldi berriari begira taldean izan diren jokalarien bajak honakoak izan dira: Fran Sota, Iñigo Ibargoien, Jon Madrazo, Jon Irazabal, Jon Iruarrizaba, Alex Iriondo eta Ander Egiluz, denak jokalari garrantzitsuak aurreko denboraldietan.

Izandadko bajak fitxaketa hauen bitartez ordezkatu dira: Arturo Segado, Jon Arrizabal, Xabi Mayordomo, Roger Marcé, Gorka Garai, Haitz Albisua, Asier Goti, Matías Sánchez eta Adrián Vich. Horiez gain, David Morante, Aritz de Miguel eta Jaime Dios utzitako jokalariak gehitu behar dira.

Horrela, Leioa Kirol Elkartearen plantilla 2020/2021 denboraldirako honela osatua geratu da: Urtzi Iturrioz eta Aritz de Miguel atezain postuan; Aitor Morcillo, Koldo Berasaluze, Xabi Etxebarria, Matías Sánchez, David Morane, Roger Marcé eta Joan Arrizabala atzelari gisa; Mikel Juaristi, Gorka Garai, Sang Min Pak, Haritz Albisua, Xabi Mayordomo eta Arturo Segado erdilari bezala eta Asier Goti, Lander Yurrebaso, Jaime Dios, Christian Guijarro, Raly Cabral, Mikel Pradera eta Adrián Vich aurrelari bezala.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude