Zer berri? :: «Errua norena da», Eztanda taldearena

2015eko udan Tolosaldeko lau gaztek sortutako taldea da Eztanda. Ionek (bateria), Mikelek (gitarrak eta ahotsa), Unaik (baxua) eta Aitorrek (gitarra) osatzen dute. Urteen poderioz, bertsioak jotzetik bere doinu eta izaera propioa aurkitu nahian eraldatzen joan den lagunarteko proiektu bilakatu da, barrenak husteko eta gizarte honetako arazoak ozenki salatzeko irtenbide gisa.

2018ko irailean, 3 abestiz osatutako lehen maketa, Eztanda, grabatu zuten Anoetako gaztetxean. Horren ondoren, 2018ko abenduan, Bonbereneako estudioan sartu ziren beraien lehen diskoa (Errua norena da?) grabatzera, Karlos Osinagaren gidaritzapean. 6 abestiko lan honetan, gehienbat metal ukituak aurkitu daitezke, erritmo gogorrez eta pasarte melodikoz osatuak.

Laburrean

Egilea  Eztanda

Diskoetxea  Bonberenea Ekintzak

Zenbatekoa  8,00 € (CD) / 4,00 € (disko digitala)

Formatuaa  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Aargitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Utopia (05:11)
2. Hiria = Aberia (03:19)
3. Legez (03:10)
4. Dibertsitatea (04:26)
5. Ez! (03:46)
6. Errua norena da? (04:31)

Diskoaren bideoklipa

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *