Zer berri? :: «Gauez harrizko zubiaren azpian»

Liburu berezia da honako hau: lehen begiratuan, istorio sorta bat dirudi, denak ere Pragan girotuak XVI. mendearen azken aldera. Bertan agertzen dira kaleko musikariak, diru-mailegatzaileak, alkimistak, errabinoak, gortesauak, bufoiak, enperadoreak, zaldunak, maitaleak… gizarte ñabar, koloretsu eta askotarikoa. Apurka, baina, ipuinen arteko loturak sumatzen ditugu, eta konturatuz goaz denen artean istorio osoago bat eratzen dutela, argumentu ondo lotua duen zinezko eleberri historiko bat.

Fabulaziorako gaitasun paregabea erakusten dute narraziook, maisuki uztartzen dituztenak kondaira eta historia, umorea eta abentura, fantasia eta garaiko ohituren deskribapena. Duela lau mendeko Praga liluragarri bat agerrarazten digu egileak, giza arimaren ezagutza sakonez eta, aldi berean, XX. mendean betiko galdu zen Erdi Europako kultura juduaren nostalgiaz. Nobela aparta, orain, lau eskutara egindako itzulpen bikain honi esker euskaraz dasta dezakeguna.

Laburrean

Egilea  Leo Perutz

Itzultzailea  J.M. Olaizola ‘Txiliku’, Joxe Mari Berasategi

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  22,76

Hizkuntza  Euskera

Orrialde-kopurua  316

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9027-946-5

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *