Zer berri? :: Huntza sinfonikoa Euskadiko Orkestrarekin eta Fernando Velazquezekin

Apirilean Izarorekin hiru bideoklip arrakastatsu aurkeztu ostean, Euskadiko Orkestrak Huntzarekin grabatutako beste hiru bideo aurkezten ditu orain, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean. 2019ko azaroan grabatu zituzten euskal rock taldearen kanta ezagunenetako hiru, baina orain zabaldu dira ETBn eta Euskadiko Orkestraren sare sozialetan, herriko festarik gabeko eta agertoki huts ugariko ezohiko uda honen hasiera animatzeko.

Lasai lasai eta Olatu bat ostegunean eta ostiralean zalbadu zituzten. Aldapan gora bideoklipa gaur bertan estreinatuko da, 22:30ean ETB eta EOren sare sozialetan.

2019ko azaroan ateak itxita grabatu ziren bideo hauek Miramongo egoitzan, Fernando Velázquezen agindupean. Getxoko musikagile, zuzendari eta musikaria arduratu zen Huntzaren Lasai lasai, Olatu bat eta Aldapan gora kanten moldaketa sinfonikoak egiteaz, baita proiektu berri honen zuzendaritza artistiko osoaz ere. Ikus-entzunezko zuzendaritza Pausoka Entertainmenteko Jabi Elortegiren esku geratu zen honen grabaketa ere. Orduan egin zen grabazioa eta orain inoiz baino zentzu gehiago hartzen du eremu digitalean argitara emateak, uda hasiera honetan, Huntzaren kontzertuez gozatzeko aukera ez baitugu izango.

Huntza Euskadiko Orkestrarekin egindako grabaketaren une bat. Argazkia: EO

Huntza taldearen Lasai lasai kantaEuskadiko Orkestrarekin

Huntza taldearen Olatu bat kanta Euskadiko Orkestrarekin

Huntza taldearen Aldapan gora kanta Euskadiko Orkestrarekin

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *