Amiama eta Uribe bikote leioaztarrak irabazi du Abadiñoko trinketearen Gabon Saria

Pello Amiamak eta Eneko Uribek osatutako bikote leioaztarrak irabazi du Abadiñoko trinketearen Gabon Saria Promesen mailan.

Hartzak Esku Pilota Taldeko jokalariak Aranak eta Escamezek osatutako bikotearen aurka aritu dira. Eta 30-13 irabazi dute. Txapela, beraz, Sakoneta aldera etorri da.

Promesen mailako finalaz gain, Ume eta Gaztetxoena eta Elite mailakoa ere jokatu dira gaur Abadiñoko Tornosoloko Trinketean.

Elite mailan Maiz-ek eta Sánchez-ek osatutako bikotea E. Ziarrusta eta Ugarteren aurka aritu dira. Azken hauena izan da garaipena. Azken emaitza, 40-28.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *