Maiatzak 1 :: Antolatu, borrokatu egiteko beste mundu bat. Banatu, eraldatzeko

LAB

Langileontzat bizimodua etengabe ari da zailtzen. Gorantz doa argindarraren kostua, alokairua eta hipoteka, erosketa-saskia, gorantz hileroko fakturak. Energia-enpresen irabazkiak, banketxeenak, elikagai banaketa-kate handienak, zaintza sektoreko enpresa pribatuenak, horiek ere etengabe igotzen. Ez, ordea, langileon soldatak eta pentsioak. Kapitalak krisi garaia baliatzen du etekinak handitzeko, langileak desjabetzen eta herrialdeen arteko lehia areagotuz. Itxurazko demokraziaren bidez ahal denean, gerraren eta faxismoaren bidez behar denean.

Euskal langileon pentsioak, lan baldintzak -hizkuntz-eskubideak barne- eta, oro har, bizi baldintzak erasotzeko eta debaluatzeko prozesuak indarrean jarraitzen du. Bidegabea da zainza lanen antolaketa: sextu eta jatorriaren segregatuak eta eta arrazializatuak daude zaintza lan gehienak, eta ez dago sistema publikoa garatzeko borondaterik.

Zerbitzu publikoak, osasungintza batez ere, erasotuak dira; eta, hori gutxi balitz, orain, langileon aldeko politikak hain beharrzekoak direnean, pentsioak murrizteko neurri berriak hartzekotan dira hala Espainia nola Frantziako Gobernuak.

Aldaketa garaia da. Bizi dugun krisi ekosozialaren aurrean trantsizio ekosozialista eta feminisita martxan jartzeko beharra aldarrikatzen ari gara LABetik; egiteko beste herri bat, egiteko beste mundu bat. Bi dira abian jarri beharreko prozesuak: batetik, ekoizpen eta kontsumo ereduaren aldaketa ordenatua; eta bestetik, ondasunaren banaketa, buztion bizitzak bizigarriak izateko. Jatorriaren araberako lan eta enplegu banaketarekin apurtu beharra dago, soldata arrakalarekin bukatu, zaintza lan guztien aitortza ekonomikoa, politikoa eta soziala behar da…

Gure herrian izan, bafitugu eskumenak zerbitzu publiko duinak garatzeko; pentsioak osagarritzeko; gutxieneko soldata ezartzeko (lanbide arteko akordioa); lan mundua euskalduntzeko, diskriminazioei aurre egiteko… Baditugu bitartekoak eta badaude baldintzak, hemen, lan eta bizi baldintza duinen aldeko borroka indartzen jarraitzeko. Euskal langileok badugu geure lanaren bidez sortutako ondasuna lehiatzeko grina. Lantoki eta sektoreetan borroka ugari daude piztuak. Eta pentsio murrizketa orori aurre egiteko borondate irmoa dugu. Pandemiaren ostean LABek aldarrikatutako borroka ziklo berria abian da. Borrokarako prest eta borroketan murgilduta dagoen LABen komunitatea izango da, hain zuzen ere, Maiatzaren Leheneko protagonista.

LABen poposamena: trantsizioa abiatu, ondasuna banatu

Maiatzaren Lehenean gure aldarrikapenak lau haizetara zabalduko ditugu, patronalaren eta instituzioen jarrera salatzearekin batera.

  • Zaintz lanak, enplegu eta aberastasuna banatu.
    • Zaintza sistema publiko komunitarioa sortu (zaintza lan guztien berrantolaketa sozial justu eta unibertsalerako).
    • Soldatak duindu, lanaldkia murriztu (30 ordu).
    • Zerga politika erreformatu.
  • Herritar orori zerbitzu publikoak  eta oinarrizko eskubideak bermatu.
    • Osasuna, garraioa, etxebizitza, pentsioa, energia edota zaintza-sistema publiko-komunitarioa. Eremu hauetan esku hartze publiko sendoa eskatzen dugu.
    • Egoera ez erregularrean dauden etxeko langile eta behargin guztiak erregulatu.
  • Trantsizio ekosozialista abiatu (langileon parte hartzearekin bideratuta) eta «kapitalismo berdea»-ren iruzurra baztertu. Gehien kontsumitzen dutenek gehiako murriztu beharko dute euren kontsumoa).
  • Burujabetzaren sakondu eta egungo eskumenak baliatzearekin batera, erabaki ahalmena garatzeko tresnak sortu (hala nola, Euskal Gizarte Segurantza, Euskal Lan Kodea).
A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *