Haur zinea :: «Abentura historiaurrean» umeen zinea asteburuan Kultur Leioan

Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria! Gure heroiak banatu egingo dira, eta Briar-ek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egingo du topo. Bitartean, Bramble-k eta Vick-ek ere euren arazoak dituzte: inoizko abenturarik zirraragarriena biziko dute!

Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, jatekoan besterik pentsatzen ez duten animalia erraldoiz inguratuta. Protagonistak banandu egingo dira, eta euren bizitzako abenturarik arriskutsuena biziko dute. Oztopoen aurrean, honako zalantza hau sortzen da: elkartu eta itzultzea lortuko dute ala historiaurrean harrapatuta geratuko dira betiko?


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Boonie Bears: Blast into the past

Zuzendaria  Leon Ding

Gidoia  Qin Wan, Rachel Xu

Musika  Roc Chen

Herrialdea: Txina

Estreinaldi-urtea  2020

Hizkuntza  Euskara

Generoa  Animazioa. Abenturak. Fantasia

Iraupena: 90 minutu

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Urriaren 10 eta 11n

Ordutegia  Larunbatean, 17:30ean; igandean, 12:00etan

Sarrera  3,5 €

Pelikularen trailerra

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *