Erakusketa
Javier Landeras, Mikel Lertxundi eta Laura San Juan
2020 urtean Bostekoren XXIII edizioa ospatzen ari da, “Begirada dibergenteak: Shakkei ukitu bat” lelopean.
Aurtengoan mendebalde eta ekialdearen arteko adiskidetasuna da ardatza eta, ohi bezala, hiru artisten lanak bildu ditu. Javier Landeras argazkilariak lurralde, paisaia, natura eta kultura kontzeptuak lotzen ditu bere lanetan. Laura San Juanen pinturak Zen eta ekialdeko artea dute iturburu eta, azkenik, Mikel Lertxundi eskultoreak naturaren indar estalia eta etengabe sortzen ari dena erakusten ditu bere lanetan.
Laburrean
Izenburua Bosteko 2020
Mota Erakusketa
Lekua Kultur Leioaren Erakusketa Gelan
Egunak Abenduaren 6ra arte
Ordutegia Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Sarrera Doan