Konfinamendurako abestiak :: Eñaut Elorrietaren «Harbide zilar bat» kanta

Jose Luis Otamendiren hitzak musikatuta eta Fernando Velazquezekin batera, isolamendu egoeratik sortutako egitasmoa aurkeztu du Elorrietak I Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrak eta Bilboko Koral Elkarteak ere hartu dute parte

Itxialdian zehar konposatutako pieza da Harbide Zilar Bat, baina “etorkizunera begira jarrita”, dio Eñaut Elorrieta musikariak. Irakurketa kritiko batetik abiatuta, itxaropenari eta mundu hobeago baten aldeko ahaleginari kantatu dio gernikarrak.

Jose Luis Otamendiren hitzetatik abiatuta, Eñaut Elorrieta abeslari eta kantu egileak abestia sortu eta Fernando Velazquez konpositore getxoztarrak egin du orkestrazioa.

Zumaiako Sapere Aude Sinfonietta orkestrako 47 musikarik eta Bilboko Koral Elkarteko 87 abeslarik ere parte hartu dute. Musikari eta abeslari bakoitzak bere musika tresna edo ahotsarekin Harbide Zilar Bat kantaren partitura eta argibideak jaso ondoren, bakoitzak bere gailuekin grabatutako soinu eta irudiz osatu dute ekimen interesgarri hau.


Eñaut Elorrietaren «Harbide zilar bat» kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *