Zer berri? :: «Adore», Zea Mays taldearen lan berria

Adore du izena Zea Maysen lan berriak. Bi kanta ditu: «Adore» eta «Zuk borroka hasi». Kantak Ricky Falkner-ek (Love Of Lesbian, Egon So da , Mi capitán…) ekoiztu ditu, Jordi Morak nahastu eta Víctor Garcíak masterizatu ditu. Abestiak apirilean grabatu zituzten La Casa Muradan (Tarragona).

Adore abestia singlea da, Gómez Selvak zuzendutako bideoklip batekin lagundua ateratzen da eta Fortun Fortunek diseinatutako portada du.

Adore kantak taldearen barruak arakatu, sendotu eta adorez betetzearen behar izanaz hitzegiten du, etortzen den edozer gauzari aurre egiteko, gaur egun bizi dugun egoerari aurre egiteko alegia.

Atera (Azaroa 2019) «taldearen aurreko diskoko biraren kontzertu gehienak bertan behera utzi ondoren, gauzak askorik antola­tu ezin direla konturatu eta egunean egunekoa bizitzen ikasi dugu», diote. Horregaitik abestiak konposatzen dituzten einean grabatu eta aterako dituztela erabaki dute, disko bat osatze­ko abesti nahiko izateari itxaron gabe.

Zea Mays taldeko kideak I Argazkia: Zea Mays

Laburrean

Izenburua  Adorea

Egileak  Zea Mays

Diskoetxea  Garden Records

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak
  1. Adore (3:46)
  2. Zuk borroka hasi (4:32)

Kantak erosteko  Spotify, Apple Music, Deezer, Amazon Music


Adore kantaren bideoklipa

Zuk borroka hasi kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *