Zer berri? :: «Gurea falangista zen», Alberto Barandiaran Amillanoren liburua

80 urte bete zituenean, luzez gordean izandako libreta gris bat erakutsi eta «egin nahi duzuna» esan zion amaginarrebak Alberto Barandiaran Amillanori. Honek ziztuan ulertu zion esaten ari zitzaiona: «Egin ezazu zerbait».

Libreta hura Luis Fernandez Arregirena zen, Errepublikaren kontra 1936an altxatu zen anaia zaharrenarena. Lemoaitzen hil zuten arteko gerra ibilerak idatzita zituen han. Eta libretaren lerroen artean, galderak ondorengoentzat: zerk eraman zuen udal idazkari izan nahi zuen 18 urteko gazte hura Falangen izena ematera? Zerk, aurretik EAJn militatu zuen hura, garaiko Altsasun halako tradiziorik ezagutu gabea zena?

Haren arrastoari segika abiatu zuen erreportaje-kronika hau Barandiaranek. Artean ez zekien, ordea, beste izen bat aterako zitzaiola bidera: Pablo Amillano Baztan. Bere aitona falangista.


Laburrean

Egilea  Alberto Barandiaran Amillano

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  12,00 € (paperean) / 3,12 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  120

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-70-9

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *