Zer berri? :: «Helize», Mikel Begoñaren komiki berria

Lehen Mundu Gerra. U-boot alemaniarrek Britainia Handiaren inguruan blokeo zorrotza ezarri dute. Zeharo arriskutsua da bertako uretan nabigatzea eta oso zaila minak eta urpekoak saihestea. Germaniar itsaspeko beldurgarriek gerra hasi zenetik makina bat ontzi hondoratu dizkieten arren, Bizkaiko ontzi-konpainien jabeek euren ontziak britainiar uharteetara bidaltzen dituzte behin eta berriro, horrek ekartzen dizkien onura ekonomiko handiengatik.

Felix Gorostola euskal ontzi-jabe eta filantropo handiaren Artaun ontzia Glasgowrako bidean da. Baina hezurretaraino anglofiloa den Felixek ez daki germaniarrek bere musu garbietan amarrua prestatu diotela. Beren aurkari politikoen laguntzarekin, operazio sekretu bat martxan jarriko dute, non eta bere ontziolan! Kezko gortina lehia handiko bi talderen arteko football match bat izango da, Jolasetan jokatuko den Athletic eta Arenasen arteko partida.


Helize komikiaren azala I Argazkia: Harriet Ediciones

Laburrean

Izenburua  Helize

Egileak   Mikel Begoña, Iñaket

Argitaletxea  Harriet Ediciones

Salneurria  15,00 €

Hizkuntza  Euskera

Orrialde kopurua  88

Argitaratze urtea  2020

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-122505-0-3

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *