Zer berri? :: «Hertzainak Kafe Antzokian»

Zer, nor, non, noiz izan zen? Hertzainaken kantak entzutera bakarrik joan al ginen? Josu eta Gari ikustera gehiagoko barik? 2019ko irailean izan al zen benetan? Bilboko Kafe Antzokian zehazki?

Han ginenok ere ez daukagu erantzun ziurrik. Denboraz kanpoko nonbait izan zen irudipena dugu. Lekurik bako noizbait. Une etengabea ez ote zen, bihotzean daramagun mundu berriren batean.

Zazpiehun bat lagun ei ginen, baina, hori ere ezin guztiz baieztatu. Milaka ginela esatea ez da lar. Eta geure burua ikustera joan izana da litekeena. Izan gintezkeena entzutera. Izan gaitezkeena.Hertzainak ez zelako rock talde bat izan.

Ez hori bakarrik. Ez hori batez ere. Hertzainak hau dena aldatu nahi genukeen jendea gara ziurrago, buruaren jabe, edo, zergatik ez, buru gabe hobe.

Eta, hala ere, bai. Hertzainak kantatzera joan ginen. Josu eta Gari eskertu eta txalotzera joan ginen. Martitzen iluntze batean oihu, dantza, izerdi egitera joan ginen. Bilbon. Elkarrekin.Hemen daude jasota izerdi hura, dantza haiek, oihu hori. Denboraz kanpoko garai baten, lekurik bako herri baten soinua da.

Hau dena aldatu nahi genukeenok elkarrekin «play» sakatzeko zain.

Igor Elortza, Unai Iturriaga

Laburrean

Egileak   Josu Zabala, Gari

Zenbatekoa  12,00 €

Formatua. CD

Hizkuntza. Euskara

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Si Vis Pacem Parabellum

2. Sigarrillos amariyos

3. Larru beltzak

4. Egunetik egunera

5. Ispiluaren aurrean

6. Zoratzen naizela

7. Ez dago ilusio faltsurik

8. Esaiok9. 564

«Hertzainak Kafe Antzokian» diskoaren 564 kantaren bideoa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *