Zer berri? :: «Hitzekin jolasean», Esti Markezen bakarkako lehen diskoa

Esti Markez Iruretagoienaren (Aia, 1999) bakarkako lehen diskoa da Hitzekin jolasean, Iker Laurobak 2022ko udaberrian grabatua eta nahasia eta Josu Ervitik Erviti Studio-n masterizatua.

Musika guztia Esti Markezek sortua da.

Hitzak Esti Markezenak dira, honako hauek izan ezik: «Bi begirada» eta «Onena» (Alaia Martin) eta «Notak airean» (Jon Martin).

Diskoan parte hartu dute, Esti Markez aparte, Iker Lauroba (gitarra akustikoa, elektrikoa, mandolina, baxua eta teklatuak), Garazia Esnaola (Bi begirada kantan pianoa jotzen), Arkaitz Miner (biolina eta biola), Josu Erviti (bateria) eta Rayco Gil (perkusioa).

Bestalde, koruak egiten Iker Laurobak eta Dánae Riañok parte hartu dute. Horiez gain, Ametsez ezin da bizi izeneko kantan Eñaut Elorrietak parte  hartu du, eta Notak airean kantan Mikel Markezek hartu du parte.


Laburrean

EgileaEsti Markez

DiskoetxeaAutoekoizpena

Zenbatekoa15,00 € (CD)

FormatuaCD / MP3

HizkuntzaEuskara

Argitalpen-urtea2022

LizentziaCopyright

Abestiak

1. Hitzekin jolasean (3:36)
2. Banan bana (2:59)
3. Onena (2:42)
4. Ametsez ezin da bizi (2:58)
5. Bi begirada (4:24)
6. Lagunak (3:38)
7. Minen aingura (3:15)
8. Notak airean (3:49)
9. Zerotik (3:24)
10. Nahi eta ezin (3:28)


Eti Markez-en Hitzekin jolasean kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *