Zer berri? :: «Hori zen dena», Goiatz Labandibar-en liburua

«Hori zen dena» esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.

Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.

Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik). Hamasei giro, hamasei mundu, eta bilaketa bakarra: egunerokotasunaren ifrentzuaren eta pitzaduren berri ematea irakurleari. Xalo-xalo batzuetan, maltzurki bestetzuetan, ironiaz maiz, barrez zein serio, bero nahiz epel, sekula ez hotz. Eta beti dirdiraz eta bizi-bizi.

Labandibar kontalaria da senez, eta lañotasun landu batez laguntzen dio irakurleari literatura eta bizitzaren arteko muga ez beti zehatzetan barrena.

Laburrean

Izenburua  Hori zen dena

Egilea  Goiatz Labandibar

Argitaletxea  Alberdania

Zenbatekoa  12,50 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  82

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9868-524-4

Liburuaren aurkezpena

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *