Zer berri? :: Itxaro Bordaren «Euri zitalari esker» eleberria

Detektibe jardunetik erretreta hartzear da Amaia Ezpeldoi. Hala agindu dio Joana Garralda maitaleari; Baionako apartamentuko puskak bildu eta harekin joango dela Atharratzera, mendialdean bizialdi berri bat hastera. Ez ditu alferrik hirurogeiak gertu. Alta, dei bat jasoko du ezustean: Maddiren ama da, atezuan, gauetik goizera Landetara ezkondu zen alabaren berri ez duelako izan aspaldi.

Garraldaren 4x4a hartu eta haren atzetik abiatuko da Ezpeldoi, Maddiren desagertzea azken kasua izango duela zin eginik. Sexua, dirua, telesailak, ikasle garaiko bulkadak eta sarearen ezkutalekuak; aztarna bihurrien eta aspaldiko lagunen eskutik aitzinatuko da bilaketan, oihan sarri baten gerizpetik argirantz irteten duenaren gisan.

Bere pertsonaia sonatuaren ibilietara itzuli da Itxaro Borda kontakizun berrian, ezari-ezarian, keinu azkengabeak eginez hizkuntzari, euskal jendarteari, adiskidetasunari eta beste zenbait hari ez singleri.


Laburrean

Izenburua  Euri zitalari esker

Egilea  Itxaro Borda

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  22,00 € (paperean) / 3,12 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  376

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-17051-68-6

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *