Zer berri? :: «Mojo Hand» taldearen lehen diskoa

Orain arte egindako ibilbide laburrean, Moho Hand talde donostiarrak Estatuko gainerakoan ibilbide luzea egindako hamaika proiekturen mailako kalitatea erdietsi du bere proposamenean. Taldea 2016an osatu zuten musikaren esparruan eskarmentu handia duten bost lagunek: Gorka Azpiroz(ahotsa), Jon Aira (gitarra), Fernando Neira (baxua), Karlos Arancegui (bateria) eta Paul San Martinek (pianoa).

Lana Fredi Pelaezek grabatu eta ekoitzi zuen 2019ko martxoaren 29an eta 30ean Pottoko estudioan (Beasain, Gipuzkoa). Mojo Hand taldeak lehen disko bikaina sinatu du Bluesa izendatzaile komun eta ezinbesteko abiapuntu hartuta Rhythm and Blues estiloan eta hirurogeigarren hamarkadaren amaierako eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako soinu klasikoan murgiltzeko Little Miltonen jatorrizko “Ain´t no big deal on you”gaiaren bertsiotik hasita. Funkaren lurraldera eramaten dute Freddy Kingen espirituarekin, Paul San Martinen teklatua eta Jon Airaren gitarra protagonista hartuta. Bide bera proposatzen digute Albert Kingen «The Hunter» eta Rufus Thomasen «Waklking the Dog» klasikoekin. Banda trebetasun handiarekin eta berme guztiekin lerratzen da berrogeita hamargarren hamarkadaren azken urteetara Sammy Taylorrek idatziriko eta Freddy Kingek famatutako «What about love» klasikoarekin. Hirurogeita hamargarren hamarkada hasierako Taj Mahal distiratsuena berreskuratzen dute “She caught the Katy”gaiarekin, eta B.B. King bera biziberritzen dute “Bad case of love”gaian.

Laburrean

Egilea  Moho Hand

Diskoetxea  Gaztelupeko Hotsak

Zenbatekoa  10,00 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Beste batzuk

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Mojo Hand Blues Band taldea Donostiako Tabakaleran emandako kontzertua

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *