Zer berri? :: Ruper Ordorikaren «Hautsi da anphora» diskoaren berredizioa

1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: Hautsi da Anphora (Xoxoa 1980).

Ruper Ordorikak Bernardo Atxagaren lehen liburuak zituen abiapuntu. Iraganarekin hautsi eta sormen-jarrera garaikidea eskaini nahi zuen Atxagak Etiopia izkribu hura sortu zuenean.

Jarraian, hainbat poema kanta bihurtu zituen Ordorikak, musika-ibilbidearen hasierari ekinez. Berritzaileak izan ziren poemak eta kantak.

Orain, 40 urte bete direnean, CDaren berrargitalpena prestatu du Elkarrek, bermasterizatuta eta «digipack» txukun batean aurkeztuta. Disko honetan, Ruperren errepertorioan klasiko bihurtu diren hainbat kantu argitaratu ziren: «Herdoilarena», «Fas Fatum», «Hi hintzena»…


Laburrean

Egilea  Ruper Ordorika

Diskoetxea  Elkar Musika

Zenbatekoa  13,50 €

Formatua  CD

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2022

Lizentzia  Copyright

Ruper Ordorikaren Hautsi da anphora diskoaren Fas Fatum kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.