Xabi Aburruzagaren seigarren proiektua da Aurrez aurre. Zuzeneko lehena. Hogei urtetako ibilbide oparoari errepasoan, aurreko bost diskoetako kantuek osatzen dute emanaldi bakarrean grabatutako lana. Trikitixa gidari eta instrumentalizazio aberatsak ehundutako erritmo bizi eta koloretsuen bidez, euskal folka munduari begira jarri du, beste behin, Portugaleteko semeak.
Disko berri honen grabaketan Xabi Aburruzagarekikn (trikitixa eta ahotsa) batera Eriz Pérez (gitarra akustikoa, ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa), Koldo Uriarte (pianoa), Aitor Uribarri (bateria, panderoa, perkusioak, ahotsa) eta Xabier Zeberio (biolina) aritu ziren.
Bere ohiko bandaz gain, ederki uztartutako luxuzko gonbidatuek zuzeneko giro majikoa areagotzen lagundu zuten: Unai Iturriagaren atarikoa, Xabier Zeberio eta Jose Urréjolaren pisuzko presentzia, Garikoitz Mendizabalen eta Gorka Hermosaren txinpartak, Tanxugueiras galiziarren eta Miren de Miguelen ahots indartsuak, Gorka Urmeneta, Asier Ituarte, Javier Perez, Abraham de Roman, Iñigo Olazabal eta Argibel Euba. «Nire ametsetako big-banda!», aitortu du Aburruzagak.
Laburrean
Egilea Xabi Aburruzaga
Diskoetxea DND
Zenbatekoa 25,00 € (pendrive) / 15,00 € (CD)
Formatua Pendrive / CD
Hizkuntza Bat ere ez
Argitalpen-urtea 2021
LIzentzia Copyright