65 herritar batu dira Bateragunekoen epaiketa berriaren aurka

Hirurogeita bost leioaztar batu ziren atzo eguerdian Avanzadaren Bulebarrean Auzitegi Gorenak Bateragunekoen aurka epaiketa berriro egiteko erabakia errefusatzeko.

Demokrazia! hizki larriz idatzitako pankartaren bueltan egon ziren bilduta bildutakoek.

Demokrazia aldarrikatu zuten 65 lagunek Leioan, Auzitegi Gorenak Bateraguneko bostak berriz epaitzearen aurka I Argazkia: leihoa.info

Pankartan EH Bilduren Jokin Ugarte eta Mari Jose Peleteiro zinegotziak, Jose Vicente Elkarrekin Leioaren zinegotzia eta Irune Bilbao, 2011n EH Bilduren zerrendaburu joan zena jarri ziren.

Horiez gain, Irzantzu Perello, Erabakizaleak abokatuen elkarteko kidea ere eta beste hainbat lagun bildu ziren. Ikus zitekeenez, Gure Eskuren inguruko jendea, EH Bildu eta Elkarrekin Leioaren ingurukoak izan ziren atzo herriko Bulebar horretan konzentratu zirenak.

Guztira 191 konzentrazio burutu ziren atzoko egunean: 189 Euskal Herriko hiri eta herrietan eta bana Santiagon (Galizian) eta Bartzelonan (Catalunya).

Elkarte ugarik egin zuten bat deialdiarekin: EH Bildu, Podemos, Ezker Anitza eta Nafarroako Ezker Batua alderdi politikoez gaina, Sarek eta Etxeratek, Gure Eskuk, ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek…

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *