Dozenaka txirrindularik egin dute Sopela eta Mundakaren arteko ibilaldia presoen etxerako bidean laguntzeko

Dozenaka lagunek egin zuten atzo Sarek antolatutako txirrindula itzuliaren bigarren etapa, Sopelatik Mundakara artekoa.

Osetgunean Garesen hasi eta Gasteizen bukatu zen etaparen ondoren, atzo 43 kilomentroko etapa bereziki ez luzea baina ezta zailtasun gabea ere bete zuten txirrindulariek. Goizeko 9:00etan irten ziren Sopelatik eta Urduliz, Plentzia, Armintza (Lemoiz), Bakio eta Bermeotik igarota heldu dira Mundakara 13:00ak inguruan.

Irten baino lehen talde-argazkia egin zuten Sopelako Udalaren eskaileretan.

Talde-argazkia Sopelako Udaletxearen eskaileretan I Argazkia: Sare

Eta Bakiora heldu baino lehen hamaiketakoa hartu zuten indarrak berreskuratzeko.

Bakiora heldu baino lehen geldialdia egin dute hamaiketakoa hartzeko I Argazkia: Sare

Aurtengo bizikleta itzulia Ibilian-ibilian Etxerako bidean udako kanpainaren baitan kokatu du Sarek. Horren bitartez, Sarek, «aurten eman diren aldaketa esanguratsuak oinarri hartuta, bere estrategia «etxerako bidea» gauzatzean kokatu duela» azaldu zuten Mundakan egindako hitz-hartze laburrean. Etxerako bide horretan, «urruntze politikarekin guztiz amaitu, gradu progresioa era normalizatuan gauzatzea ahalbidetu eta, legedia arrunta aplikatuz, euskal presoak dagokien etxerako bidea har dezaten urratsak ematean» kokatzen dute.

Sareren hitzetan «elkarbizitza erdigunean ezarriko duen etapa berri bat hasteko unea iritsi dela» uste dute, eta «horretarako baldintzak» daudelakoan, «guztion ahaleginez, inor atzean utzi gabe, baldintza horiek baliatu behar ditugula» uste dute.

Ondoko bideoan, 2. etaparen helmugara, Mundakara, heltzen ikus daiteke.

Horrexegatik, aurtengo bizikleta itzulian horixe da egiten duten aldarri nagusia, «etxerako bide horretan pedalkadaz-pedalkada kilomentroak batzea».

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *