Euskal presoen aldeko ekimenak gaur, Gabon gauean

Gaur, abenduak 24, Gabon gaua, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko ekimeank burutuko dira herrian.

Lehenik eta behin, 18:00etatik aurrera, euskal preso eta iheslarien aldeko Olentzeroa ibiliko da erdialdeko kaleetan zehar.

Plaza Gorriatik abiatuko dira eta erdialdeko hainbat kale eta plazatan ibili ostean, bertara itzuliko dira.

Eta horren bukaeran, leku berean, “Kanta dezagun plazan 564” izeneko ekimenari ekingo diote.

564 izeneko kanta oso ezaguna da, bere garaian Hertzainak taldeak sortu eta kantatua euskal preso politikoen askatasunaren alde. Ekimenaren herriko antolatzaileek koadrillak eta senitartekoak ekimenean parte hartzera deitu dituzte, bide batez euskal preso, iaheslari eta deportatuak gogoan, haien etxeratzea aldarrikatzeko

Hona hemen Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak Bilboko Kafe Antzokian eman berri duten errezitaldian 564 abestia kantatu zuteneko irudak: https://youtu.be/DWEV8K6efdw.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *