Gehiengo politiko eta sindikalak «premiazkotzat» jotzen du egungo urruntze politikari amaiera ematea

2020ko otsailan Etxeratek deitutako bileraren ondoren izandako elkarlanari eutsiz, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos/IU alderdiek, eta ELA, LAB, CCOO, UGT, STEILAS, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNT sindikatuek izenpetu dute gaur Euskalduna Jauregian publiko egindako agiria

Gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian espetxe poltikaren inguruko adierazpen publikoa egin dute EAEko alderdi eta sindikatuek. Ana Pérez (Steilas); Raúl Arza (UGT); Maddalen Iriarte (EHBildu) eta Irune Berasaluzek (EAJ) irakurri dute adierazpena.

Iragan otsailaren 8an Etxerat elkarteak Donostian bilera bat egitera deitu zituen alderdi politiko eta sindikatuak. Bilera horretan honako hau planteatu nahi zen: “Espetxean dauden pertsona euskaldun presoek jasaten duten urruntzeari amaiera emateko premia eta, oro har, espetxe politikan oraindik indarrean dagoen salbuespen egoera gainditu beharraren premia”. Bildu zirenak Etxeratekin konprometitu ziren, hauteskunde garaiaren ostean adierazpen publiko bateratu bat egiteko.

Emandako hitzari jarraiki, gaur urrats hori eman dute EAJ-PNV, EH Bildu eta Elkarrekin-Podemos/IU alderdi politikoek eta ELA, LAB, CCOO, UGT, STEILAS, ESK, Hiru, Etxalde, EHNE, CGT eta CNTsindikatuek.

Sinatzaileek berretsi dutenez, «2011 urtean ETAk jarduera armatua utzi zuenean irekitako denboraldi berriaren barruan beharrezko da beste espetxe politika bat, presoek beren gizarte eta familiako erroak dituzten lekuetatik urrun zigorrak bete beharra ekidingo duena. Politika berri horrek presoak bere familiarekin harremanak izatea erraztuko du eta adin txikiko seme-alaben ongizateari begiratuko dio, gurasoek haiekin egoteko duten eskubidea defendatuz».

Gainera, alderdi eta sindikatuek gogoratu dituzte pandemia dela-eta azken hilabeteetan erakunde politiko eta sozialek burutu dituzten ekimenak, nazioarteko erakundeen gomendioak jarraituz, degokien agintariek neurri espezifikoak har ditzatela pertsona presoei begira, haien osasun eta segurtasun baldintzak hobe daitezen eta hobera egin dezaten.

Zentzu horretan, bereziki garrantzitsua jo dute apirilaren 27an Eusko Jaurlaritzak egindakoa proposamena, «espetxeratu guztiak preso bakoitzaren familia ingurunetik hurbilen dauden espetzeetara hurbilduak izan daitezen».

Adierapenaren sinatzaileek gizarteak bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustu garbia egin duela diote, modu ezberdinetako etengabeko eskaerak eginez «iraganeko logiken araberako espetxe politika behin betirako gainditu dadin».

Aurreko guztiaren ondorioz, adierazpena ezagutarazi duten alderdi eta sindikatuek Espainiako Gobernuari helarazi diote Euskadiko Autonomia Erkidegoko gizartearen eta adierazpenaren sinatzaileen «sostengu osoa euskaldun presoei legedi arrunt soila eta beharrezkoak diren urratsak ematea erabakitzen badu, aldatzear dugun iraganeko logiken araberako legedian oinarritutako egoera behin betiko gaindituz.

Bestalde, berretsi dute «askatasunaz gabetzen duten zigorrak betetzean deserrotzerik gerta ez dadin. Askatasunaz gabetzen duten zigorrak eta gizarte sustraiak dituzten lekuetatik urrun betetzea ekidingo duen espetxe politika bat ezinbestekoa jo dute» ere

Horrezaz gain, premiazkotzat jo dute urruntze politikari amaiera ematea eta Covid 19aren egungo testuinguruan sostengua adierazi diete honako egitasmo hau artikulatzera zuzendutako proposamen guztiei: espetxeratu guztiak orokorrean eta pertsona preso bakoitza, partikularrean, hurbil ditzatela beren familia ingurunetik hurbilen dauden espetxeetara. «Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan Martutene, Basauri eta Zaballako espetxeetan birkokatzea dakar neurri horrek», adierazi dute.

Adierazpenaren sinatzaileen ustez, aurreko helburua betetzeak «modu erabakigarrian esku hartuko luke euskal gizartean eta politika iraganarekin lotutako etapa bat ixten eta aukera emango luke, biktima guztiak oroituz, bizikidetza demokratikoan ardatutako orainaldiko eta etorkizuneko denboraldi berri bat eraikitzen».

Gaur aureztutako konpromisoa gizarteratzeko eta ezagutarazteko helburuarekin, akordioa aurkeztuko diote Pedro Sánchez Espainiako presidenteari; Iñigo Urkullu Lehendakariari; María Chivite Nafarroako Presidenteari; Jean-René Etchegaray Euskal Hirugune Elkargoko presidenteari; Friendship elkarteari eta euskal presoak aurkitzen diren Espetxeetako Zuzendaritzei.

Era berean, akordioa Eusko Legebiltzarrari eta Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxe guztie bidaliko zaie, oniritzia eman dezaten eta modu horretara honpromisoa gizarte osora heda dadin.

Sinatzaileek, bide batez, urruntze politikoa jasaten ari diren euskal presoen senitarteko eta adiskideei ezagutarazi nahi izan diete hartu duten konpromisoa, aipatu helburua lortzen laguntzeko beharrezkoak diren urratsak ematekoa dena.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *