Bihar, martxoak 4, greba deituta dago zerbitzu soziosanitarioen sektorean. Sindikatuek gizarte zerbitzuen sistemak «eredu aldaketa oso bat behar duela» adierazi dute. «Urteak daramatzagu langile, erabiltzaile eta erabiltzaileen senitartekoak administrazio ezberdinak interpelatzen. Zaintzen ez duen eredua alde batera utzi behar da, negozioa eta pribatizazioa alboratuz. Gizarte zerbitzuak publifikatu eta zerbitzu hauen kalitatea bermatuko dituzten arauak onartu behar dira instituzioetan. Langile eta erabiltzaileen iritzia kontutan hartzea beharrezkoa da», adierazi du LABek.
Diotenez, «gizarte zerbitzuak geroz eta gutxiago dira publiko eta geroz eta gehiago pribatu. Lan hauetan aitortza faltak prekarietatea areagotzea eragiten du. Lan zama jasanezinak, behin-behinekotasuna, soladata baxuak… patronales negoziazio kolektiboa blokeatuta daukate». Horregatik, sindikatuek «ezinbestekotzat» jotzen dute sektoreko langileen aldarrikapenak azalaraztea. Eta horregatik deitu dute biharko greba egitera eta deitutako mobilizazioetan parte hartzera.
LABek, Bilbaon egindako agerraldian, honako aldarrikapen hauek egiten ditu sektore honetarako: Gizarte zerbitzu guztiak publifikatu, langile guztiak subrogatuz; gizarte zerbitzuen eredua aldatu beharra; besteak beste, sarbidea erraztu eta orokortuz, arreta sitemak arautu eta pertonen autonomia sustatu; erabiltzaileen eta langileen parte hartzea sustatu; langileen lan baldintzak hobetzeko erabakiak hartu beharra, lan hitzarmenak desblokeatuz eta ratioen dekretuak behar bezala eguneratuz; gizarte-zerbitzuen multzoa arautu beharra, Eusko Legiltzarraren eskakizuna betez, dagozkion dekretuak eginez eta onartuz, erabiltzaileen eta langileen parte-hartzearekin; behar besteko aurrekontu-hornidura bermatu, gizarte-zerbitzuen eta zainketa-zerbitzuen euskal sistema publikoa aurrera eramateko, kudeaketa zuzenekoa, komunitarioa, unibertsala, doakoa eta klitatezkoa.