Krisia kapitalak ordain dezala, mobilizazioa Bilbon

Ezker Abertzaleko erakunde politikoa den Sortuk datorren larunbaterako manifestazioa deitu du Bilbon, arratsaldeko 18:00etan Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen parean).

Sortuk dioenez, «Covid_19 birusa krisi ekonomiko eta sozial ikaragarria eragiten ari da. Jada herri eta langile sektoreak ari gara ordaintzen».

Bere ustetan, gainera, «langileak pobretu dituen 2012ko Lan Erreforma bertan behera uzteko akordioak eragin duen zalapartak agerian utzi du boteretsuak ez daudela kontzesio txikiena ere egiteko prest».

Baina, ezker abertzalearen antolakundearen arabera, «2008an ez bezala, krisia ez dugu behekook ordaindu behar».

Horregatik, Sortuk Bilboko Gran Vian mobilizatzeko deia zabaldu du, «krisia kapitalak ordaindu behar duela aldarrikatzeko», eta gogorarazten du Hego Euskal Herriko herrialdeek erabakitzen dutela hemengo zerga bilketa. «Elkartasun zergak irabazi handiak dituzten multinazionalei» ezartzea «Foru Aldundiaren esku dago», dio ezker abertzaleko erakundeak.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *