Azken berriak

Sarek dio «defentsarik gabeko frogetan oinarritutako zigor guztiak baliogabekotzat jo behar liratekeela»

Lehenik eta behin, Sarek «hamarkada luzeetan, bai alor politikotik, eragileetatik eta baita alor judizialetik ere, euskal presoek jasan duten eskubide urraketa behin eta berriro salatu dela» gogorarazi du. Eta Estrasburgotik jasotako epaiaren berrespenak, horri erantzuten diola hain zuzen ere uste du. «Hau da, atxilotuak diren pertsonek abokatuen asistentzia jasotzeko dute eskubideari» erantzuten diola, eta «eskubide hau atxilotze une beretik eta epaile aurrera joan artean errespetatua izan behar dela» dio Sarek.

«Eskubide hau da kasu honetan, eta baita beste hainbestetan ere, errespetatua izan ez dena. Asko dira, Xabier Atristainen egoera berean, Audientzia Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak», adierazi dute Sareren bozeramaileek.

Sarek onartu du «dagoeneko, Auzitegi Nazionala bera ari dela ezohiko egoera horiek zuzentzen, Gorka Palaciosen epaian eta joan den ostiralean Iglesias Chouzaren kasuan ezagututako epaian ikus daitekeenez; izan ere, absolbitu egin dute, haren aurkako froga bakarrak inkomunikazio alditik atera zituztelako».

Horrek, erakundearen ustez, behar luke egoera beraren baitan zigortuak izan diren pertsonei ezarri behar litzaiekeena. «Izan ere, epai honek ondorio bat eta bakarra behar luke, justizia demokratikoak onar dezakeen ondorio bakarra; defentsarako eskubiderik gabe, ezin da zigorrik egon. Logika honen baitan, inkomunikazio aldian, defentsarik gabe eskuratutako frogetan oinarritutako zigor guztiak baliogabekotzat jo behar lirateke».

Sareren esanetan «Espainiar Estatua zigortua izan da, eta ondorioz, jasotako zigorra aintzat hartu eta Europako Giza Eskubideen Hitzarmena oinarri hartuta, sortutako eskubide urraketa erreparatzea dagokio».

Sare Herritarraren ustez, «barne-auzitegiek, Auzitegi Nazionalak edota Auzitegi Gorenak irtenbide juridiko egokia eman behar diete kasu horiei guztiei, egoera hau jasan duten pertsonak ez daitezen Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzera behartuta egon. Honek, beren eskubideak urratzen jarraitzea eta espetxealdia luzatzea baino ez baitakar».

Sareren iritziz, egoera honi amaiera emateko unea da. Horren haritik, erakundeak lanean jarraituko du eskubide urraketa oro atzean utzi artean, azaldu du Sarek.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

WP2Social Auto Publish Powered By : XYZScripts.com