Udalak eta Suteak zenbait ekimen antolatu dute Martxoaren 8rako

Sutea Gazte Talde Feministak gosari feminista eta kalejira musikatua antolatu du I Udalak ohiko konzentrazio Bulebarrean eta ekimen ezberdinak martxoan zehar

Sutea, Leioako Gazte Talde Feministak gosari feminista antolatu du Martxoaren 8rako Iparragirre Etorbideko Bulebarrean goizeko 11:00etan.

Horren ostean, kalejira musikatua burutuko da, 12:15ean hasita, Sakoneta Kiroldegitik irtenda. Asmoa, hortik abiatuta, Metro geltokiraino joatea da, Bilboko Jesusen Bihotzean izango den Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioan parte hartzeko.

Horretaz aparte, iragan ostiralean, KulturLeioaren Prentsa Aretoan prostituzioaren inguruko hitzaldia antolatu zuen herriko gazte talde feministak, «Prostitución, una perspectiva feminista» izenburuarekin, Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistaren eskutik.

III. Emakumeen Martxaren irudi bat. Argazkia: Leioako Udala

Udalak sustatutako konzentrazioa

Bere aldetik, herriko Udalak bultzatutako konzentrazioa eguerdiko 12:00etan burutuko da, Iparragirre Etorbideko Bulebarrean. Bertan, ohi bezala, egun honetarako prestatutako adierazpena irakurriko da.

Bestalde, martxoaren 12an, ostegunez, ‘Belaunaldien arteko sororitate feminista’ izeneko ekimena burutuko da Mendibileko haurreskola zaharrean kokatua dagoen LAKET jabekuntza eskolan, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era arte.

Azkenik, martxoaren 25ean, asteazkenez, «Emakume musulmanei buruzko estereotipoak» izeneko hitzaldia emango du Maya Amrare, Biltzen taldeko kideak. Ekimena Zurrumurruen Aurkako Talde Estrategikoak antolatu du. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Errekalde Plazako bere egoitzan.

Horietaz gain, udalak Kafe Huts herriko antzerki taldearen emankizuna antolatu zuen martxoaren 5ean, ostegunez, KulturLeioaren Auditoriumean. Bestalde, martxoaren 6an, ostiralez, 11:00etan, Bulebarrean, ikastetxeen konzentrazioa antolatu zuen. Andrak Elkarteak, bere aldetik, urteroko bazkaria antolatu zuen. Azkenik, atzo, Emakumeen Martxaren hirugarren edizioa antolatu du Udalaren Berdintasun Sailak. Hiru kilometro eta erdiko ibilbideaz gain, musika, tailerrak eta txokolatada antolatu zituen Iparragirre Etorbideko Bulebarrean.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *