2021eko IBILALDIAk ez du ibilbiderik izango baina bai lau gune nagusi herrian zehar banatuta

2021eko IBILALDIAk ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ez kontzertu erraldoirik… Halere, lau gune nagusi izango ditu herrian zehar banatuta.

Ibilaldiaren edizio honen ezaugarriak kontuan, ezinezkoa izango da gune batetik bestera mugitzea; erabiltzaileak aukeratu egin beharko du.  Zentzu horretan, Ibilaldia egunean guneren batean parte hartu ahal izateko, bertan izango diren aktibitateez gozatzeko, aurretik Ibialaldia Webgunean izena eman beharra izango da. Horrela egin ezean, ez da aukerarik izango Ibilaldiko guneetan sartzeko. Beraz, ez da besterik behar, baina derrigorrezkoa izango da Webgunean izena ematea.

Guneak non kokatu aukeratzeko orduan irizpide nagusietako bat pandemiaren ondorioz bete behar diren osasun neurriak ahalik eta bermerik handienarekin egiteko aukera ematen duten lekuak izatea pentsatu da, besteak beste. Horrela, berezko babesa edota ixteko erraztasunak eman ditzaketen tokiak hautatu dira.

Beste alde batetik, guneak izendatzeko orduan ere berezitasunen bat eman nahi izan zaie eta horrela, bada, lau elementu klasikoetara jo dugu; lurra, ura, sua eta haizea (airea) elementuetara, hain zuzen. Halaber, gunea izendatutako elementua kontuan diseinatu da egitaraua. Alta, gune bakoitzeko egitarauan bi aktibitate mota txertatu dira. Bata parte hartze zuzena eta aktiboa eskatzen duena; tailerrak, eta, bigarrena, berriz, ikuskizuna; pasiboagoa eta ikus edota entzutea eskatzen duena.

Ibilaldian zehar antolatu diren aktibitate ezberdeinetan adin guztietako pertsonek leku izan dezaten saiatu dira antolatzaileak baina maiatzaren 30erako pentsatu diren hauetan  familian, helduak eta umeak, elkarrekin bizitzeko dira nagusiki.

Lau gune egongo dira: sua, ura, haizea eta lurra

Hona 2021eko Ibilaldian egongo diren guneen kokapena:

Ibilaldiaren maiatzak 30eko egitarauaren kartela I Irudia: Iblaldia 2021

1.a. Sua gunea Ander Deuna Ikastolan bertan kokatuta egonoo da. Zurezko jokoak eta dantza tailerra eskainiko dira bertan eta Deabru Beltzak ikuskizuna.

Hasiera ekitaldia ere gune honetan izango da. 9:15ean emango zaio hasiera eta ohi legez, lagun kopurua guztiz mugatuta, instituzioetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izango dira bertan. Ekitaldi honetan, Ander Deuna eta Betiko ikastolek lekukoa pasatuko dio 2022ko Ibilaldiko antolatzaile izango den Bilboko Abusu ikastolari.

2.a. Ura gunea Barinetxeko goiko aparkalekuan, hondartza gainean egongo da. Itsasoari begira eskuineko aldean. Haurren hondartza tailerrak izango dira bertan. Bi aktibitate jasoko dira nagusiki. Batetik, munduko beste herri batzuetako kultura ezagutzea; Saharar herriaren kulturaren ezagutza, hain zuzen. Aurretik, Bizkaiko ikastoletako Lehen Hezkuntzako ikasgeletan landutako gaia. Bestetik, haurren hondartza diseinatuko dute umeek. Hondartzan ur-jolasak ere izango dira.

Bertako ikuskizuna ez daukagu zehaztuta une honetan baina bertan urarekin zer ikusia duen zer edo zer egin nahiko genuke.

3.a. Haizea gunea ere Barinetxeko goiko aparkalekuan. Itsasoari begira ezkerreko aldean egongo da kokatuta. Kometa eta perkusio tailerrak izango dira bertan. “Turutupuka” ikuskizuna bertan izango da.

4.a. Lurra gunea Larrabasterrako Urgitxieta plazan eta inguruan kokatuko da. Talo eta Tai Txi tailerrak izango dira bertan eta Gora Kasete ikuskizuna.

Azoka ere

Ez da gunea izango baina Udaletxe Plazan 25 bat erakus-postu izango duen azoka izango da bertan eskaintzen diren produktuak ikusteko eta erosteko. Kasu honetan ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea.


Info +

Izena eman taller eta ikuskizunetan  https://ibilaldia.eus/node/add/izenematea

Izena eman lan bolondresean  https://ibilaldia.eus/node/add/eguneko-bolondresa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *