Hartzak eskupilota taldeak Leioako II. Pasaka Txapelketa antolatu du

Hartzak eskupilota taldeak Leioako II. pasaka Txapelketa antolatu du.

Txapelketa gaur abuztuak 12, arratsaldeko 17:00etatik aurrera; datorren astelehenean, abuztuak 15, goizeko 11:00etatik aurrera, eta abuztuak 19, ostirala, 18:30etik aurrera jokatuko da.

Gaur, ligaxka gisako txapelketa jokatuko da, honako partidu hauek jokatuko direlarik: Taberna Chiapussoren aurka, Artzai Urbieta I.aren aurka eta Ziarrusta I.a Uriberen aurka.

Datorren astelehenekoa ere ligaxka gisa jokatuko da, honako pilotarien artean: Karrera Urbieta II.aren aurka; Amantegi Beldarrainen aurka eta Ziarrusta II.a Pantxoren aurka.

Azkenik, abuztuaren 19koan, final aurrekoak eta finala jokatuko dira.

Partido guztiak Udaletxe aspiro arkupean jokatuko dira.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.