Konfinamendurako abestiak :: «Grandola vila morena», Portugaleko krabelinen Iraultzaren ikurra

Grândola, Vila Morena José Afonso musikari portugaldarrak sortutako abestia da. Krabelinen iraultzaren ikurra bihurtu zena. Irratian emititu zutenean izan zen Movimento das Forças Armadaseko (MFA) militarek aldez aurretik adostutako zeinua zenbait urrats garrantzitsu aurreratzeko Salazar diktadorearen erregimenaren kontra.

José Afonso, «Zeca» goitizenez, musikari eta abeslari portugaldarrak konposatu zuen abestia Krabelinen Iraultza baino urte batzuk lehenago. Sortzez, Grândola hiriko musika elkarte bati omenaldia egiteko sortu zuen abestia. Salazar diktadorearen erregimenak José Afonsoren hainbat abesti zentsuratu zituen baina abesti hori disko batean agertu zen Frantzian, 1971n, eta Krabelinen Iraultza baino egun batzuk lehenago, iraultzan parte hartu zuten zenbait militarrek entzun zuten zuzenean.

Nola erabili zuten Krabelinen Iraultzan

1974ko martxoaren 29an, Grândola, Vila Morena izan zen Lisboako Coliseoan eginiko zuzeneko emanaldiko azken abestia. Han ziren MFA taldeko zenbait militar, eta handik ia hilabetera, apirilaren 25ean, Krabelinen iraultzari hasiera emateko seinalea izango zela erabaki zuten. Lisboako Coliseoko emanaldian José Afonsok ezin izan zituen bere abestietako batzuk plazaratu, Salazar erregimenaren zentsurak debekatua baitzituen: Venham mais Cinco («Hona bostekoa»), Menina dos Olhos Tristes («Begi tristeetako neskatila»), A Morte Saiu à Rua («Heriotza kalera irten zen») eta Gastão Era Perfeito («Gastoi perfektua zen»).

1974ko apirilaren 25ean, 0:20an, Limite («Muga») izeneko irratsaioan, Radio Renascença irrati kateak Grândola, Vila Morena aireratu zuen. Horixe zen bigarren eta azken seinalea, Salazar diktadorearen erregimenari kolpea emateko. Kolpeak arrakasta izan zuen, eta Portugal eta koloniak diktadura hartatik askatu ziren.

Kantaren hitza portugaldarrez eta euskaraz

Grândola, vila morena
Terra da fraternidade
O povo é quem mais ordena
Dentro de ti, ó cidade
Dentro de ti, ó cidade
O povo é quem mais ordena
Terra da fraternidade
Grândola, vila morena
Em cada esquina um amigo
Em cada rosto igualdade
Grândola, vila morena
Terra da fraternidade
Terra da fraternidade
Grândola, vila morena
Em cada rosto igualdade
O povo é quem mais ordena
À sombra duma azinheira
Que já não sabia a idade
Jurei ter por companheira
Grândola a tua vontade
Grândola a tua vontade
Jurei ter por companheira
À sombra duma azinheira
Que já não sabia a idade
Grândola, hiri beltzarana,
senidetasunaren lurraldea,
herria da gehien agintzen duena
zugan, hiri hori,
zugan, hiri hori.
Herria da gehien agintzen duena
senidetasunaren lurraldea,
Grandola, hiri beltzarana,
Edozein txokotan, lagun bat;
aurpegi bakoitzean, berdintasuna;
Grândola hiri beltzarana,
senidetasunaren lurraldea,
senidetasunaren lurraldea,
Grândola, hiri beltzarana;
aurpegi bakoitzean, berdintasuna,
herria da gehien agintzen duena.
Arte baten gerizpean
—inork ez zekien jada haren adina—
adiskide izango nuela zin egin nuen
Grândola, zure borondatea,
Grândola, zure borondatea;
adiskide izango nuela zin egin nuen,
Arte baten gerizpean
—inork ez zekien jada haren adina—

Grândola, Vila morena kantaren bideo bi

Iturria: Euskarazko Wikipedia

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *