Zer berri? :: «Hitz beste 2003-2017», Anjel Lertxundiren liburua

«Zutabeak idazterakoan gaien eta tonuen ugaritasuna bilatzen nuen. Ez zitezela trokel berean eginak izan, ez zezatela usain eta testura beti berdina eskaini. Horretan saiatzen nintzen behintzat. Halatsu antologia moldatzerakoan ere. Gaien ugaritasunaz gainera, estiloen, erregistroen, tonuen ugaritasuna bilatu dut. Zutabe…