Ernaik Bilbon egingo den prekarietatearen kontrako manifestaziora joateako deia egin du

Ernai gazte antolakundeak prekarietatea salatzeko mobilizazioa deitu du larunbat honetarako, otsailak 16.

Mobilizazioa, «prekarietateari ateak itxi» lelopean, Euskadi plazan hasiko da 17:30etan, eta Bilbon zehar hainbat ekimen egin ondoren, Areatzan bukatuko da.

Ernaik azaldu duenez, mobilizazioa Euskadi plazan hasiko da eta bertan egingo dira lehen adierazpenak. Euskadi Plazatik abiatuta, Estatu espainiarreko Gobernu Delegaritzatik barrena Plaza Eliptikoraino joango da manifestazioa. Bertatik Gran Via zeharkatu eta Justizia jauregia pasata amaierako ekitaldia Areatzan egingo dute. Ibilbidean zehar ekimen ezberdinak egingo dira.

Eraginek, Bilboko gazte prekarioen asanbladak, mobilizazioarekin bat egingo duela adierazi du ohar baten bidez. «Bilboko gazte langileok urteak daramatzagu gure bizitzen esparru guztiak erasotzen dituen prekarizazio prozesua jasaten. Lan baldintza miserableek ez digute bizi proiektu duin bat aurrera ateratzeko biderik ematen», azaldu dute.

LAB sindikatuak ere mobilizazioarekin bat egin du.

Leioako Ernaik Bilbora joateko deia egin du

Leioako Ernaik ere herriko gazteak bihar izango den Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du. Besteak beste, pankarta eskegi dute Plaza Gorrian herriko gazteak Bilbora joateko deituz.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *