Betiko ikastolan ikastegia hobetzeko lanak egin dituzte gaur

Betiko ikastolan Espainiako Jai Nazionala, edo Hispanitate Eguna ospatzeari izkin egin diote gaurkoan. Berezko egutegia aldarrikatzeaz batera ikastola hobetzeko lanak egin dituzte gaurkoan. Guztira 55 bat irakasle, guraso eta ikasle batu dira ikastolan elkarrekin lanak egiteko asmoz.

Leioako ikastolatik adierazi dutenez, «gaur, urriaren 12an, Betiko Ikastolako langile, irakasle, ikasle eta guraso batzuk ikastolara etorri gara lanera. Auzolanean ibili gara ikastola atontzen, espazio ezberdinak margotzen». Diotenez, gaurko datan «ez dugu ezer ospatzeko». Hala, iaz antolatu zuten Txukun Egunari segida eman diote aurtengo auzolanaren bidez.

A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *