Haur zinea :: ‘Luis eta estralurtarrak’ Kultur Leioan

Haur zinea

Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau Niko eta ¡Upsss! ¿Dónde está No…? film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau saltsa burugabe eta ustekabeko gertaeraz beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako modukoa da. Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean.

Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten Nubbi – Dubbi izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita
konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira
eramateko asmoz. Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Luis & the alliens

Zuzendariak  Christoph Lauenstein, Wolfgang Lauenstein

Urtea  2018

Herrialdea  Alemania

Hizkuntza  Euskaraz

Aktoreak Animazioa

Iraupena  86’

Gidoia  Wolfgang Lauenstein, Christoph Lauenstein

Musika  Martin Lignau, Ingmar Süberkrüb

Argazkia  Animazioa

Ekoizpena  A.Pictures Film, TV Production / Fabrique d’Images / Ulysses Filmproduktion

Generoa  Animazioa Komedia Extralurtarrak 3-D

Ikuslegoa  Denontzat

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Azaroaren 3 eta 4an

Ordutegia  17:30ean

Sarrera  3,5 €


Pelikularen trailerra

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *