Maite Arrese ipuin kontalaria ostegunean Liburutegian

Liburutegia

Umeentzako ipuin kontalaria

Etzi, osteguna, ipuin-kontaketa ekitaldia antolatu du Udal Liburutegiak arratsaldeko 18:00etan. Ekimena 5 urtetik 9 urtera bitarteko umeei zuzendua dago. Euskaraz izango da eta Maite Arrese ipuin-kontalaria izango da umeei kontaketan jardungo duena.

Ekimen honen ondorioz, haur liburutegia itxita egongo da osteguneko 17:45etatik 19:00etara.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Izen-ematea Kultur Leioaren lehiatilan burutu daiteke, edo telefonoz deituta (94 607 25 70 telefono zenbakia).

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *