Ponpa erraldoiak egingo dituzte ‘Barikuetan jai’ programan

Bihar ostirala, maiatzak 10, ‘Barikuetan jai’ programan ponpa erraldoiak zelan egiten diren ikasiko dute eta horiekin jolastuko dira bertaratzen diren umeak. Ondoren, partehartzaile bakoitzak bere ponperoa egingo du.

Hitzordua, betikoa, 17:30ean Kultur Leioako aterpeetan. Hurrengo saioa maiatzaren 24an izango da.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako ‘Barikuetan jai’ programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *