Zer berri? :: ‘Uzta gorria’, Dashiell Hammett-en liburua euskaraz

Nobela beltzaren aintzindari eta maisu. Uzta gorria: zenbaitentzat nobela beltzaren maisulanetan borobilena. Idazle honek txundituta utzi zuen André Gide, eta bereziki nobela honek. Nobelaren arlo jakin batekoa izateak galarazi dio Literaturaren urrezko orrietan betiko geratzea. Baina Gidek ez zuen arazorik Faulkner, Hemingway edo Conraden parean jartzeko. Parean ezezik aurrean ere bai kasuren batean.

Elkarrizketaren perfekzioa eta ekintzaren pauso azkar eta arina azpimarratu izan dira. Duela hirurogeita hamar urte milioika irakurle -eta zinezale- bereganatu zituen idazle honen obrak bizirik dirau. Luzaroko. Agian betiko.

Peter Collins


Laburrean

Egilea  Dashiell Hammett

Itzultzailea  Xabier Olarra

Argitaletxea  Igela argitaletxea

Zenbatekoa  14,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  328

Argitalpen urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  9788494620744

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *