Euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko aukera egongo da asteazkeneko Berbodromoan

Berbaldun izeneko programaren barruan, Berbodromoa antolatu da hurrengo apirilaren 25ean, asteazkenez, Sakoneta Kiroldegian. Goizean saio bakarra egongo da, goizeko 10:30etatik aurrera. Arratsaldez, berriz, bi saio antolatuko dira.

Euskara kalera ateratzeko, euskararen erabilera indartzeko eta herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jartzeko lekua izan nahi du Berbodromoak. Bertan, euskaldunak eta euskara ikasleak elkartuko eta elkar ezagutuko dute, giro lasaian –kafe bat hartu bitartean– euskaraz tarte atsegin bat pasatuz.

Ekimena 16 urtetik gorako euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat prestatua dago. Lau pertsonaren hainbat talde sortuko dira, berriketa lasaian kafea hartzen duten bitartean. Taldeetan euskara ikasten dabilen jendea euskara dakien jendearekin elkartuko dute antolatzaileek eta hainbat gairi buruz berba egingo dute. Gai bakoitzarentzat 15-20 minutu izango dira eta baten eta bestearen artean, parte hartzaileak taldez mugituko dira, solaskidez aldatuz, horrela 12 lagunekin berba egiteko aukera edukiko du parte hartzaile bakoitzak.

Izena eman daiteke whatsappez 688.850.129 telefonoan edota online eposta bidaliz berbaldun.leioa@gmail.com helbide elektronikora.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *