Ezustekoa pilota gosuaren finalean: Ucelay II nagusi

Pilota jardunaldi bikaina bizi izan zen aurreko larunbatean Leioako aterpeko frontoian. Bertoko lehen buruz buruko txapelketaren finalak bi partidu eder izan zituen protagonista, sekulako pelota-giroaz inguraturik.

Lehen partiduan Erromoko 2 pelotarik ezkerti izan genituen 3. posturako lehian: Pello Amiama eta Mikel Lekunberri. Erromotar derbyan Amiama gaztea gailendu zen, asko borrokatu ostean. Partidu hasieratik aurretik jarri zen Pello. Hala ere, Lekunberrik ez zuen etsi, eta tanto guztiak amaitu arte borrokatu zituen. Ikusleak Mikelekin ziren. “Tiki-taka” bizia izan zen partida honetako tanto askotan: Hainbat hormabiko, izugarrizko defensa… ikusi genituen norgehiagokan zehar. Azkenean 22-16-ko emaitzarekin amaitu zen lehia. Giroa asko berotu zuten bi mutilek finalaren aurretik.

Finalean ere 22-16 Ucelay-ren alde

Bigarren eta txapelketako azken partiduan Julen Isasi eta Ander Ucelay izan genituen nor baino nor gehiago. Lehena, Leioako ordezkari eta txapela irabazteko faborito argia zen. Baina ezuste handia gertatu zen finalean. Ucelayk Isasiren hasiera indartsuari eutsi zion: defentsa handia erakutsi eta bi jotzaileen arteko lehian berak lortu zuen txapela etxera eramatea. Finalean aurreko partiduaren emaitza bera errepikatu zen: 22-16.

Giro bikaina jokatutako finaleko bi partiduetan eta txapelketa osoan zehar. Eta datorren urtean errepikatzeko asmoa dute antolatzaileek, leihoa.info-ri adierazi diotenez.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *