‘Gauaren sakonean’ biharko irakurle klubaren saioan

Errusiar literaturatik japonierara egiten dute salto hilabete honetan irakurle klubeko bidaideek. Haruki Murakami idazle entzutetsua aukeratu dute oraingoan bidaia horretarako eta euskaraz bera irakurtzeko dagoen aukera bakarra (laginen bat kenduta) harrapatu dute.

Izenburua Curtis Fullerren abesti batetik hartzen duen eta gau bakar batean laburbiltzen den istorio honek Murakamiren unibertsorako sarbide ‘errazena’ bezala aipatu izan da sarritan (David Tejera Expósitok, adibidez [gazt]). Irakurlekideen kontu geratuko da, beraz, eleberri hau eskultura ala gehiegi aztertuz desegiten den elur-maluta ote den (Daniel Trillingek dioenez [ing]).

Haruki Murakami Kyoton jaio zen 1949an. Lehen eleberriarekin lortu zuen arrakastaren ondoren, emaztearekin batera gobernatzen zuen jazzbarra saldu eta idaztea bihurtu zuen ogibide. Norvegiar basoak eleberriaren ondoren -soilik Japonian 4 milioi ale saldu zituen-, mundu zabaleko hizkuntzetara egin zuen salto. Gaur egun, Murakami da japoniar idazlerik ezagunena.

Irakurle klubaren bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean ospatzen dira, liburutegiko helduen solairuko erakusmahaiaren ondoko besaulkietan arratsaldeko sei t’erdietan (18:30). Liburua irakurri ez baina interesik izanez gero, han aurkituko ditu klubeko lagunak bihar, urtarrilak 16 dituenean.


+Info

Zer Irakurle Kluba

Izenburua  Gauaren sakonean

Idazlea  Haruki Murakami

Hizkuntza  Euskara

Non  Udal Liburutegiaren 3. solairuan

Eguna  Urtarrilaren 16an

Ordua  18:30ean

Sarrera  Doan

Bileran erabil ditzakegun apunteak (pdf)

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *