‘Injustizia patriarkalari ere autodefentsa’ aldarrikatuko dute azaroaren 25ean

Sutea, Leioako Gazte Talde Feministak, «injustizia patriarkalari ere autodefentsa» aldarrikatuko du Emakumeenganako bortizkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren harira, azaroaren 24an eta azaroaren 25ean.

Azaroaren 24an, larunbatean, Algortako Telletxe plazan egingo den agerraldian parte hartuko dute Leioako feminista gazteek. Bertan, haurren kontrako indarkeriari planto egiteko eta horren aurrean ez direla ixilik geratuko aldarrikatuko dute.

Bestalde, azaroaren 25ean, igandean, Leioako Bulebarrean konzentrazioa burutuko dute, «Justizia patriarkal honek erail egiten gaitu» lelopean.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *