Santa Ageda kantuen XXX. Lehiaketa antolau du Udalak

Leioako Agate Deuna eguneko XXX. Kanta Lehiaketa deitu du Udalak. Agate Deuneko lehiaketa udalerriko auzo desberdinetan zehar egingo da, 2019ko otsailaren 4an, astelehena.

Bi kategoria egongo dira: 16 urte arte (goiz eta arratsaldez) eta 16 urtetik aurrera (arratsaldez).

Kantatzeko bost gune ezarri dira abesbatza bakoitzak ondoen datorkiona aukera dezan: A Gunea, Lamiakon (Nagusien Etxean, Txopoetan, Txorierrin eta Langilerian abestu beharko da); B Gunea , Pinueta-Ibaiondo (Pinueta Kulturgunean, Cervantes Plazan, Beiraren putz-egilearen estatuaren ingurunea eta Ibaiondon abestu beharko da); C Gunea, Erdigunea (Ikea Plazan, San Juan Auzoan, Euskal Etxeen Plazan, Jose Ramon Aketxe Plaza eta Errekalde Plazan abestu beharko da), D Gunea, San Bartolome/Basez-Artatzaganan (Artatza kalean, Neguriganen, Baselizan eta Artatzagana Plazan abestu beharko da) eta E Gunea, Kandelazubieta-Udondon (Kandelazubieta kalean eta Udondo Bulebarrean abestu beharko da).

Abesbatzak gunea hautatu ondoren, gune horren barruan kantatu beharko du, antolakuntzak ezarritako lekuetan. Baina, leku horietaz gain, abesbatza bakoitzak beste leku batzuetan ere abes dezake, bere gunearen barruan edo gunetik kanpo.

Abesbatzak ahotsez eta musika-tresnez osatuta egon daitezke, eta gutxienez, 12 pertsonako taldeak izan behar dute. Abesbatzei leku bakoitzean abesteko ordua esleituko zaie.

Hauek izango dira sariak kategoria bakoitzean: 1 – 400 euro, garaikurra eta diploma; 2 – 300 euro, garaikurra eta diploma; 3 – 200 euro, garaikurra eta diploma. Gainera, oinarrietan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten abesbatzek 60 euroko dieta jasoko dute.

Izena emateko epea 2019ko urtarrilaren 28an bukatutuko da eta ondorengo lekuetan egin behar da: Kultur Leioaren abegitokian, aurrez aurre (Jose Ramon Aketxe Plaza, 11, astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00 ordutegiaren barruan); posta elektronikoaren bidez (infokultur@leioa.net) edo telefonoz, 946072570 zenbakira deituta. Eman beharreko datuak honokoak dira: Taldearen izena, taldearen arduradunaren izena, abizenak, NA eta harremanetarako telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

Dirua eskatzea talde bakoitzaren ardurapean eta askatasunpean geratuko da.

Azkenik, Sari banaketa Otailaren 9, larunbata, 12:00etan, Kultur Leioaren Erakusketa Aretoan, egingo da.

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *