Zer berri? :: «Bidean», Aran Saiz Trío-ren diskoa

Arantzazu Saiz(Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko piano jotzailea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea.

Hala erakutsi nahi izan digu Bidean izeneko bere lehen disko honetan. Bidea baita Aranek bere karrera ulertzeko duen modua, etengabeko ikasketa prozesua, musikaren hizkuntza eta espresiobide guzietatik edanez lanerako inspirazio eta erreminten bila. Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinazen (baxua)  ekarpen soilaz, 8 abesti originalez osatutako bilduma hau bide horren lagin bat bilakatzen da, ez hasierakoa ezta bukaerakoa ere, azken helmugarik ez baitago; perfekzio teknikoa ez da posible ezta beharrezkoa ere, emozioen espresioarako lagungarri ez bada. Unean unekoak behar dute helburuek, une horretako emozioen azalarazte eta elkarbanatzeak. Horixe baita disko honen gakoa, Aranen pianoa da beti protagonista nagusia eta bere lirismo zoragarriak lehen unetik liluratzen baldin bagaitu ere, azalarazten duen nolabaiteko pop sentsibilatea da erabat hunkitu eta katigatzen gaituena azken unera arte. Bere bide horretan lagun, bere emozioen partaide.

Laburrean

Egilea  Aran Saiz Trio

Diskoetxea  Gaztelupeko Hotsak

Zenbatekoa  10,00 € (CD)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Bat ere ez

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Presents (4:56)
2. Gogoratzen (4:47)
3. Diferente no significa incorrecto (4:43)
4. Dantza (5:21)
5. Lainotan (4:27)
6. Mantra (5:48)
7. Zu etxean zaudenean (4:38)
8. Crataegus (4:45)

Diskoaren Lainotan kanta entzuteko

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *