Zer berri? :: «Derbia», Joan Mari Irigoienen liburu berria

Umorezko eleberri bat idatzi du Joan Mari Irigoienek, futbolaren munduan girotua. Protagonistak, baina, ez dira futbolari eta entrenatzaileak, baizik eta futbolzaleak: Realaren aldeko bikote bat eta Athleticen aldeko beste bat, hiri eta plaza berean bizi direnak baina elkarri bizkar emanda eta muzin eginda, zein baino zein itsuago eta sutsuago.

Abiapuntu horrekin, kontakizun jostalari bat eraiki du egileak, gai serioei eta asmo transzendenteei ihes egiten dien satira lotsagabe bat, gure gizarte honetako joera makur batzuk irrigarri utzi eta irakurleari barre eta algara eginarazi nahi dizkiona. Gonbidatuta zaude, beraz, kexak eta penak alde batera utzita, kontakizun ganberro hau dastatzera. On egin!

Laburrean

Izenburua  Derbia

Egilea  Joan Mari Irigoien

Argitaletxea  Elkar

Zenbatekoa  20,900 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  284

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-9027-954-0

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *