Zer berri? :: «Hezurren erretratua», Miren Agur Meaberen liburua

Herenegun umea zena, neska izan zen atzo, eta helduaro betean da orain. Oroitzapenetan —eskola-egunetan, familia giroan, jolasetan…— bilatu ditu bere nortasunaren lorratzak. Onartzen ditu denboraren joanak emandako gal-irabaziak. Badaki bereizten bizitzari zer eskatu eta zer ez. Babak eltzetik ateratzen ikasi du. Bere egin du falta direnen ausentzia. Ez du sinesten amodioaren balio absolutuan, nahiz eta azken aukera eman maite-kontuei. Ezagun zaizkio beste andre batzuen irrikak eta beldurrak. Ez du galdu ironiaren ufada. Eta bakardadeak eman dio hazten jarraitzeko azken bultzada.

Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin. Horretan dihardu hogeita bat narrazio hauetako protagonistak ere, idazketaren bidez erretzen bizitzan pilatutako hezurrak: zor-hartzekoak, azertuak, akatsak, pauso legitimo nahiz ilegitimoak.

Idaztea erretzea delako. Errekuntza errituala, jakina: ezein idazkuntzak ezin du bizitza erre.

Laburrean

Egilea  Miren Agur Meabe

Argitaletxea  Susa literatura

Zenbatekoa  19,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  240

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia  Creative Commons by-sa

ISBN  978-84-17051-30-3

Liburuaren inguruko elkarrizketa

Miren Agur Meaberi elkarrizketa Hezurren erretratua liburuari buruz, ETB1eko Ahoz aho saioan: «Gorputzetik idazteak lagundu dit emakume subjektu moduan nire desira esplizitatzen»
A las redes

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *