Zer berri? :: «Lurraldea eta herria», Eneko Bidegainen liburua

«Lurralde eta herria. «Zazpiak bat». Atzo, gaur, bihar» saio-liburua argitaratu du Ipar Euskal Herriko Eneko Bidegain kazetari ohiak, egun irakasle diharduena Mondragon Unibertsitatean. Berak dioenez, «Herri bat lurralde batean gorpuzten da, lurralde horretan eraikitzen da herriaren identitate kolektiboa eta kultura. Herritarrek hori defendatu nahi izaten dute, eta horretarako boterea hartzen dute, lurralde hori eta lurralde horretako kultura kudeatzeko. Hortik dator Estatua. Inguruko estatuen egarriaren ondorioz, herri baten lurraldea eta boterea mehatxatuta egon litezke, eta horrekin, kultura, hizkuntza eta identitatea».

Egun agerian dago «Euskal Herriko lurraldearen kudeaketa, Gobernua, ez dago euskal herriaren esku, Nafarroako erresuma, historikoki sortu eta eratu zen eta beti bizirik dagoen Estatu propioa, konkistatu zutenetik. Boterearen galtzeak eta lurraldearen zatiketak eragin dute euskal kontzientziaren ahultzea. Azken urte eta hamarkadetan areagotu da zatiketa administratiboaren eragina, herriaren batasunaren eta kohesioaren kaltetan», Bidegainen ustez.

Liburuan lantzen dira lurraldearen batasunaren garrantzia, Euskal Herria herri batua izatetik herri zatitua bihurtu arteko mendez mendeko kronika, herriaren askatasun eta batasun egarria eta gaur egungo egoera administratiboak sortzen duen egoera arriskutsua, izan euskaldunen arteko harremanetan, kulturan, kirolean, erreferentzietan, hedabideetan, azpiegituretan, ekonomian, irakaskuntzan, zerbitzuetan eta abar. Halaber, oinarri edo abiapuntu batzuk proposatzen dira, herria hobeki artikulatzeari begira.


Laburrean

Egilea  Eneko Bidegain

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  20,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orrialde kopurua  272

Argitalpen urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN978-84-9172-035-5

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *