Zinea
Joseba Sarrionandiaren aurpegia poliedrikoa da; ez literatura-adierazpideko molde guztiak ukitu dituelako soilik, baita bere iruditeria, ezin konta ahala munduz osatua, sortzeko gai izan delako. Beraz, literaturaren munduan agertzen diren elementuetako asko agertuko dira hemen, zalantzarik gabe: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, nora eza, erbestea, gerra, suntsipena, amodioa, deriba, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura…
Errealizazio kolektibo hau iragan urteko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen.
Laburrean
Jatorrizko izenburua Gure oroitzapenak
Urtea 2018
Iraupena 96′
Herrialdea Euskal Herria
Zuzendariak Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga
Gidoia Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez,Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga, Carlos Quintela, Maialen Sarasua Oliden
Ekoizpena Adabaki Eroizpenak / Gastibeltza Filmak
Generoa Drama
Iraupena 96′
Hizkuntza Euskaraz
Lekua Auditorium
Egunak Urtarrilaren 12, 13 eta 14an
Ordutegia 20:00etan
Sarrera 4,5 € (Ikusleen eguna: 3,5 euro)