Correosen Lamiakoko bulegoa udan itxita egotearen aurkako sinadura bilketa

Esnatu Leioak change.org plataforman sinadura bilketa ari da bultzatzen

Esnatu Leioak change.org-en sinadurak biltzeari ekin dio, Posta zerbitzuak Lamiakon duen bulegoa, “Lamiako, Txopoeta, Txorierri, Begoñako Ama eta Ibaiondo/Santa Ana auzoetan bizi diren 10.106 pertsonei zerbitzua ematen diena” bi hilabetez –uztailaren 14tik irailaren 15era arte– itxita egongo delako. Denbora-tarte horretan, bulegoko atean jarritako iragarkian agertzen denez, zerbitzua Leioako Luis Bilbao Libano doktorearen kalearen 11 zenbakian kokatuta dagoen herriko bulego nagusian eskainiko zaie zerbitzua Lamiakoko bulegoaren bezeroei.

Esnatu Leioak dioenez, udan beren arreta-bulegoa itxita ikusiko duten biztnale kopurua “bulegoa udan ixten ez dutenena baino gehiago dira”. Erakunde moreak azaltzen duenez “atean jarri duten kartelaren arabera, webgune ofizialean baino 15 egun gehiago egongo da itxita”.

Horregatik, Posta zerbitzuari bulegoa urte osoan zabalik egotea eskatzen diote, “oinarrizko zerbitzua delako”.

 


Info +

Correosen Lamiako bulegoaren itxiera udan  Sinadura bilketa change.org-en

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude